ARRANTZA ARTISAU ETA IRAUNKORREKO GURE PRODUKTUAK

Gure arrainak

Gure produktu guztiak freskoak dira. Gehienak bizirik atxikitzen ditugu gainera (angula, aingira, lanproia). Produktuak eskuragarri dira, urte guzian edo sasoiaren arabera, gure arrantzale sareak errespetatzen dituen arrantza arau eta kuoten arabera.

Aingira basatia

Aingira europarra (Anguilla anguilla) gure espezialitatea da, 100 T baino gehiagoko arrantza biltzen dugu urtero. Aingira bizia gure haztegietan gordetzen da, gure arrantzaleek edota gure taldeko kideek biltzen dute zuzenean arrantzatik ateratzean.

Aingira eska daiteke:

  • Bizia
  • Fresko zuritua, hustua, burua kendua
  • Freskoa: egosteko prest
  • Izoztua: 5 kg-ko IQF poltsetan

Bizirik Frantzia osoan 24 ordutan

10 kg-tik gora, garraioz urririk

Angula edo pibala

Aingira europarraren ttipiari (Anguilla anguilla) edo angulari, pibala ere deitzen zaio Bordeleko inguruetan, baita Landesetan ere. Euskal Herrian angula detzen diogu, ipar Euskal Herrian hala ere pibala hitza ere erabiltzeko joera dago.

Angula azarotik apirilera bitarteko sasoian arrantzatzen eta sukaldatzen da.  Goi mailako sukaldaritzan prestatua izan ohi da baian etxeko goxotasunean ere jan ohi da.

Bestalde, aktiboki parte hartzen dugu Frantzian eta Europan birpopulaketa programetan, aingira eta angulen populazioari eusteko helburuarekin.

Lanproia eta kolaka

Arrantza tradizional hauek udaberria iragartzen dute. Atlantikoko ibai handien sarreran harrapatzen dira. Biziki igurikatuak, biek dute testura eta zapore paregabea errezeta tradizionalen bidez.

Bi espezie hauek sasoikoak dira eta Bordeleko eskualdeko enpresek bilatzen dituzte nagusiki.
Lanproia (Petromyson marinus) bizirik edo sukaldatua saltzen dugu.

Kolaka (Alosa alosa), arrantzatik ateratzean izoztua eta eguneko arrain fresko gisa saldua da.

Ezagutu gure katalogoa

Aguirrebarrena, arrantza artisau eta iraunkorra Europan.