1984an, Aguirrebarrena jauna, angula, aingira, angula, izokin eta kolaka arrantzale gisa hasi zen Aturrin. Urte batzuetako arrantzaren ondotik, 1993an, Aguirrebarrena jaunak bere ur gezako arrainen saltzeko enpresa sortzea erabaki zuen, bere arrantza eraldatu eta saltzetik hasiz.
Urteetan zehar enpresa garatzen joan da eta gaur egun bere semeak zuzentzen du.
Enpresa San Bisentse (Saint-Vincent-de-Tyrosse) herrian, Landetan, kokatua da 1990eko hamarkadaz geroztik. Baina emeki-emeki, lanaren indarrez, Mediterraneoko eta Atlantikoko kostaldeetan garatu eta egituratu da.
Mediterraneoko kostaldean, enpresak aingiraren negozioari ekiten dio arrantzale profesionalen sare trinko batekin, Perpinyatik hasi eta Marseillaraino.
Atlantikokoaldean, angularen arrantza denboraldiaren inguruan zentratzen da lana. Angularen eremuan Aguirrebarrenak profesipnaltasun eta seriotasun handiko ospea eraikitzea lortu du urteetan zehar eginiko lanari esker.
Gure esperientziari esker, aingira europarraren ezagutza handia lortu dugu. Arrantzaleekin eta sektore horretako beste eragileekin elkarlan estuan, etengabe hobetzeko helburuarekin, lan metodo berritzaile batzuk plantan ematen ditugu arrantza eremu hauetan : garraioa, biltegiratzea, eraldaketa, trazabilitatea edota kudeaketa. Gure helburua : kalitatezko arraina.
Hurbiletik segitzen ditugu arrantza munduan eramaten diren aldaketak, hala nola, urtero europak adosten dituen arrantza araudiak, tartean kuotak edota egutegi aldaketak .Baina ez hori bakarrik, gure arrantzarekiko hurbiltasunagatik terrenoko aldaketak egunez egun ikusteko gaitasuna dugu ere. Izan ere, urte guzian Frantzian, Okzitanian, Bretainian eta Euskal Herrian aingirarekin egiten dugun lanari esker, espezie horrek bizi dituen garapenetaz edota aldaketetaz ohartzeko gaitasuna dugu. Adibidez erreketan bizi diren aingira kantitatearen segipena egin dezakegu gure lanak ematen dizkigun datuen bitartez.
Puntu horretatik abiatuz, garrantzia handia ematen diogu gure datuen trazabilitateari eta gardentasunari. Horregatik ere gure sal erosketan datuak komunikatzen dizkiogu administrazioari hilabetean behin aingiraren kasuan eta egunero angulari dagokionez.
Gure enpresak hogeita bost langile ditu, artisau arrantzak ekarritako balioekiko sentiberak. Gure lantaldeak akuikultura formakuntzak beharrezkoak ditu, lan teknika egokitua eta kualifikatua lortzeko.
Gure artean ditugu ere arrantza ingurutik zuzenean etorritako pertsonak, akuikulturan eta arrain bizian adituak direnak, arrainaren eraldaketan adituak direnak edota Anguilla Anguilla espeziea bere alderdi konplexu guztietan oso ondo ezagutzen duten komertzialak.
Aguirrebarrrena enpresak barne formakuntzak plantan ezartzen ditu lantaldea konpetentzia mailan etengabe garatzen joan dadin eta errealitate koniunturalari ahal bezain hobekien egokitzeko.