Frantziako Aingiraren Kudeaketa Plana errespetatuz, angulen harrapaketen % 60 frantses zein europar birpopulaketarako erabiliak dira.
Arrantza aro bakotxarentzat, gure haztegi guziak irekitzen ditugu, horrela lau AKU (Aingira Kudeaketa Unitatea) desberdinetan presentzia bermatzen dugu.
Erosketa guzietan arrain bakoitzaren jatorria eta arrantza fitxa zehaztu behar ditugu.
Angularen erosketa bakoitza berehala dokumentatua da arrantza fitxa baten, errezibitze orri baten eta sarrera erregistroan izen emaite baten bidez.
Angula lote bakoitzaren trazabilitatea ikus daiteke egunez egun. Angula bakoitza segi daiteke, erosketatik salmentaraino, pasa den leku guziak zehaztuak direlarik.
Trazabilitatearen kudeaketa funtsezkoa da gure aktibitatearentzat, kalitatezko lana egiteko eta gure aldetik gardentasun eta zintzotasun osoa bermatzeko.
Gure trazabilitatea edozein momentutan estatuko zerbitzuek kontrolatzen ahal dute (in situ kontsulta daitekeen dokumentua edo eskaera bidez).
Lan horrekin batera, angula denboraldian bildutako datu guztiak garaiz eta orduz igortzen zaizkie ukituak diren administrazioei. Gure erosketak eta salmentak France Agrimerren bidez teledeklaratzen ditugu.
Angulen biltegiratzea bibero batzuen bidez burutzen dugu. Ura sistema ezberdina da gure bibero ezberdinetan, batzuetan lur azpiko ura erabiltzen dugu, besteetan hiriko ura edota ur putzuetako ura. Ur sistema itxiak edota irekiak erabiltzen ditugu.
Gure instalazioek iragazte sistema mekaniko bat, ur glikolatuzko hozgailu sistema bat eta UV esterilizagailu bat dituzte, angulak, lanproiak eta aingirak baldintza hoberenetan gordetzeko.
Gure leku guziek onespen zoosanitario edo sanitarioa dute, segurtasun, garraio, garbiketa eta higiene protokolo oso zorrotzekin, bereziki bibero bakoitzaren parametro fisikokimikoen eguneroko neurketarekin (tenperatura, oxigeno mg/l, Ph, NO2 nitritoak, NH3 amoniakoa).
AGUIRREBARRENA enpresak 3 000 kg angula metatu ditzake baldintza ezin hobeetan.
Pirinioetako eta Landetako laborategiak
Biologia Molekularreko Zerbitzua – Birologia – Mikrobiologia
Pirinioetako eta Landetako laborategiak
1 Marcel David karrika – BP 219
40004 Mont de Marsan cedex
Tel: 05 58 06 08 – Faxa: 05 58 06 15 47
Webgunea: www.labopl.com
Zuen igurikimenak betetzeko, angula ur gezarekin prestatuko dugu, arrantzaren gazitasuna apalduz, txoke osmotiko baten saihesteko, baina baita ere zauritua den arraina eta berriz populatzeko egokia den arraina bereizteko. Konkretuki, angula loteak edo sortak hartzean, 10 ppm-ko ur gaziarekin elikatua den bibero batean ezarriak dira. Ur gazia piskanaka kentzen diogu eta ur geza eman. Orduan loteko angulak bereizten ditugu (hildako edo zauritutako gizabanakoak baztertzen ditugu), horrela gizabanako osasuntsuak atxikitzen ditugu birpopulaketarako
Bi garraio mota proposatzen ditugu, birpopulatzean angularen kalitatea bermatzeko:
Era berean, gure solaskideei proposatzen diegu dagokion gunea bisitatzera joatea, proiektua abian jarri aitzin, birpopulatze angulak non metatuak izanen diren jakin dezazuen.